2012/05/17

AZKEN SARRERA


Azkenengo sarrera honekin gure blog-etik ibilbide bat egin nahi dizuegu, ikasturte honetan zehar bizi eta ikasitako esperientziak aztertuz.
Lehenengo, Mundu Birtual honetan murgiltzeko Blog-aren diseinua egiten ikasi behar izan genuen proiektu honi forma eman ahal izateko.
Teknologia Berri hauen berri izatea ezinbestekoa izan da Hezkuntzarako behar dugun prestakuntzarako. Gaur egun Hezkuntzan duten garrantzia dela eta irakasle bezala prestakuntza teknologiko hau izatearen beharrean aurkitzen gara.
Sarean aurkitzen diren hainbat baliabideen erabilera ezagutzea ere lagungarria suertatu zaigu gaur egungo ikaskuntza prozesurako. Adibidez, informazioa, argazkiak eta datu interesgarriak biltzeko programa berria, Glogster.
Ezagutza hauek guztiak barneratzeko meditazioaz baliatu gara. Horretarako, musika, soinu eta nota  sinfonikoak erabili ditugu, besteak beste “Ludovico Eunadi”, “For seasons” …
Frederick arratoiaren istorioa sinbolikoki adierazi digu irakasgai honen bidez barneratu dugun mezua, hau da, guztiok zerbait porturatzeko gai garela eta bakoitzaren lana desberdina izan arren balio berdina dauka.
Eskola 2.0-n murgildu gara eta aztertu dugu nola teknologiak mundu globalan izan duten eragina. Gizarte informatizatu honetan duten garrantzia eskolak islatzen da, eragin handia izanda. Baita ere konpetentzia digitalen definizioa ulertu ahal izan dugu eta nola landu.
Teoriaren aurkezpena egiteko programa berria aurkitu dugu PREZI-A, ikaragarriak diren aurkezpenak sortzeko modu interesgarria benetan!
Amaitzeko, gure proiektuaren aurkezpena egiten dizuegu.
Espero dugu disfrutatzea!
MAGISTEKNO

AGUR GUZTIOI!!


Gaur, Maiatzak 17 Lehen Hezkuntzako 3.mailaren amaiera da!
Egun zoriontsua alde batetik eta tristea bestetik.
Teknologia Berrien irakasgai honetan asko lan egin dugu, asko ikasi dugu,  baina baita ere… ASKO DISFRUTATU DUGU!
Eta honetan eragina zuek ere izan duzue!
Klasean ikusitako aurkezpenak harrigarriak izan baitira! Zein garrantzitsua den konpartitzea kuboekin ikusi dugu, Hollywood moduko Musikala, estralutarren bisita, Boing batean egindako bidaia, Rol playing-a non pertsonaiak momentuetan konjelatuta geratzen ziren, Atzekoak klase majistralarekin hasi eta azkenean aurkezpen dinamiko batekin sorprenditu ziguten, Eskola 2.0-rekin Ilargira bidaia eta Guztiok Lipdub euskaldun baten parte izateko aukera bizi genuen!
Horregatik,
LAMIENESKATZA!
TXIRI-TXIRI!
2TXIKERIAK!
SAREAN JOLASEAN!
TILIKUTU!
BLOGGEROAK!
APARKAMINTXUK!
ATZEKOAK!
Eta………… ALAITZ TRESERRAS!
Sorte on bizitzan eta ESKERRIK ASKOOOOOOOOOOOOOOOOO!!

2012/05/14

IZUNAK TEKNOLOGIAGATIK!


Gaur eleberrian berri interesgarria entzun dugu, Estatu Batuetako Forly izeneko herrialde batean izunak jartzen hasi dira ..mugikorra begiratzen joateagatik!!

Dirudienez, pertsona askok besteekin oztopo egiten dute eta benetako istripuak egoten dira, bideoan ikus dezakezuen moduan!

18 urte baino gutxiagokoek ere izuna jasoko dute, baina haien gurasoek ordaindu behar izango dute.

Baina… Guztia ez da txarra, Teknologia edozein gauza asmatzeko prest baitago! Besteekin estropozu ez egiteko Smartphonetarako aplikazio bat sortu dute “Transparent Screen” deitutakoa!! Harrigarria!!

..............Smartphonen eragin izkutua..............

Duela egun batzuk klasean inkesta bat pasatu ziguten horrelako galderekin:


........Badaukazu kalanbrerik?..........


...........Urduri jartzen zara aurkako sexuaren pertsona baten aurrean tentsioa sortzen duen egoera batean?................


.............Buruko minik daukazu?............


......Batzutan ikusteko arazorik daukazu?.......


Gure burura etorri zen "Zeri buruzkoa izango ote da hau???"


Ba... SMARTPHONEI buruzko inkesta zen!



Smartphonak edo mugikor intelijenteak plataforma informatiko baten gainean egindako mugikorrak dira, ordenagailu aurreratu baten modukoa eta konektibitate handiarekin, erabilera mordorako balio duten aplikazioak instalatzeko aukerarekin.


Gehienok baditugu Blackberry, Iphone… berrienak


Zein eragina izango ote dute guregan etorkizunean? Alde negatibo baino positibo gehiago dituela konturatuko gara?

Nork daki!!

2012/05/09

GURE AURKEZPENA!



  1. Pasadan astean sare sozialei buruzko hitzaldia eman genuen klasean.
    Hasteko, sare sozialak zer diren azaldu genuen, eta hauen hedapena transmititu genuen bideo baten bidez. Ondoren, gure Proiektua azaldu genuen: Eskolako Facebook-a. Bertan ikastetxe batek interneten bidez, sare sozialen bitartez konkretuki,  ikasle eta gurasoei proposatu ahal dien hainbat jarduera igo genituen:  ogia egiteko gida, etikari buruzko bideoak, psikomotrizitatea lantzeko ariketa…

    Proiektu honen bidez ikastetxeek ikasle eta gurasoekin kontaktuan egoteko Internet eskaintzen dituen aukeretako bat erakutsi nahi genuen.
    Amaitzeko, klasearen partaidetza aprobetxatu genuen denon artean dinamika bat eginez. Ariketa hau burutzeko talde bitan banatu genuen klasea eta talde batek sare sozialak erabiltzearen alde onak idatzi behar zituen eta beste taldeak alde txarrak arbelean kolorezko kartulinetan itsasten zituzten bitartean.  
    Azkenean mota honetako proiektuak alde positibo baino negatibo gehiago dituela ondorioztatu genuen!

2012/05/05

PREZIA ZABALTZEN DOA!

Sare Sozialei buruzko lana egin dugu PREZI programa teoriarekin eta dinamika batzuekin tartekatuz!!

Beste aurkezpenak ikusi eta gero..................

Argi geratu zaigu programa hau erabiltzen askok ikasi dugula... gu haien artean!!

Betidanik aurkezpenak erabilitako Powerpointaz gain erabili dezakegun beste programa baten adibidea da, teoria zein bideoak sartu ditzakegu diseinu dotore batean eta lanaren prozesua erakutsi modu interaktibo batean!

ETA ORAINDIK ERABILI EZ DUZUENOI... hona hemen nola erabiltzen den tutorial baliogarria!!


http://www.youtube.com/watch?v=5x0FyCZ5VrE

2012/03/16

Zer da konpetentzia digitala?

Nola landu TICen bidez eta eskola konpetentzien bidez?

Lehen, XIX. eta XX. mendean:
  - Eskola industrializatuta zegoen.
  - Liburua eskolako materialen oinarria zen.
  - Irakaslea hezkuntzaren protagonista zen.

Gaur egun, XXI. mendean:
  - Alfabetizazioa.
  - Zer irakatsi? Irakasleak ikasi beharko dute informazioa bilatzeko baliabide digitalak erabiltzen. Informazioa baliagarria izan behar da geroago ezagutza esanguratsuan bihurtzeko. Horrekin batera gaitasun asko landuko dira. Konpetentzia digitalen bidez eraikitako ezagutza azaltzeko, kritika egiteko eta balore berriak lantzeko lagungarria izango da.
  - Metodologia: 1- Jardueretan lortutako informazioa erlazionatu beharko du aurreko ezagutzekin. 
                          2- Metodologia konstruktibista erabili. 
                          3- Lan kolaboratzailea bultzatu. 
                          4- Askotariko materiak didaktikoak.

Adibidez: Wikiak_Talde lanak ahalbidetzeko. 
                Blogak_Egunerokoak, albisteak… 
                Foroak

Oso garrantzitsua da nola erabiltzen diren interneten dauden baliabide guztiak, informazio baliagarria aurkitzeko.


Saioarekin amaitzeko erlaxatzeko ariketa musikala egin dugu.

2012/03/15

Albistea egunkarian

Gaur klasean Alaitzek egunkarian aurkitu duen albiste bat irakurri digu eta bere iritzia gurekin elkarbanatu nahi izan du. Ondoren, denok komunean jarri dugu gure iritzia. Hauek izan dira landutako puntuak:
      - Gurasoek eredu izan behar dira haurrentzat, ezin dute zerbait esan edo agindu haiek egiten ez dutenen.
      - Kreatibitatea landu behar da eskolan eta etxean.
      - Planteatzen diren arazoen aurrean batzuetan gauzak inprobisatu behar dira, ezinezkoa da dena nolakoa den jakitea eta momentu bakoitzean nola jokatu behar den jakitea. Beraz, kaosa ulertu beharko dugu, hortik aurrera eraikitzen hasteko.

2012/03/09

Eskola 2.0


Manual electrónico:
Introduccion a la metodología educativa
        1.La sociedad de la información, las tecnologías y la educación.
        2.La tecnología educativa como disciplina pedagógica.

5-6 HITZ GAKO

Gizartea
Informazioa
Globalizazioa
Nonahikotasun teknologikoa
Teknologia digitalak
Hezkuntza teknologia
Diziplina anitza

GALDERAK

Garrantzitsuagoa al da teknologia berrien edapena ala oinarrizkoa den alfabetizazioa mundu osoan zehar lortzea?

Nola erabili Hezkuntza Teknologikoa?

ZER BEHAR SORTZEN DIRA? (SINTEXIA)

Gaur egun bizi garen informazio-gizartean gero eta garrantzia handiagoa du garapena. Globalizazioa dela eta, mundu osoan zehar garatzen doaz teknologia berriak, baina oraindik diziplina eta gizarte guztietara ez da berdin ailegatu. Munduko biztanle guztiei berdin asetzea eta teknologia berrien erabilera zuzena eta denontzat sustatzea da helburu nagusia. Irakasleen prestakuntza nolakoa izan behar den argi geratu behar de horretarako. Beraz, adostasun eta erreferentzia batzuk eduki behar dira teknologia berriak nola erabili eta nola bideratu jakin ahal izateko, hau da, egokitzapena egon behar da. Beste aldetik, Hezkuntza teknologikoa duen garrantzia gaur egundo hezkuntzan argitu beharrekoa da.

2012/03/08

Frederick by Leo Lionni

Frederick-en istorioa kontatzen duen ipuina irakurri dugu klasean, eta konturatu gabe arratoi txiki honen istorioan ezkutatuta dauden gauza garrantzitsu asko erakutsi digu. 

Hona hemen istorioa bideo batean,
Gustatzea espero dugu!