Azkenengo sarrera honekin gure blog-etik ibilbide bat
egin nahi dizuegu, ikasturte honetan zehar bizi eta ikasitako esperientziak aztertuz.
Lehenengo, Mundu Birtual honetan murgiltzeko Blog-aren
diseinua egiten ikasi behar izan genuen proiektu honi forma eman ahal izateko.
Teknologia Berri hauen berri izatea ezinbestekoa izan da
Hezkuntzarako behar dugun prestakuntzarako. Gaur egun Hezkuntzan duten
garrantzia dela eta irakasle bezala prestakuntza teknologiko hau izatearen
beharrean aurkitzen gara.
Sarean aurkitzen diren hainbat baliabideen erabilera
ezagutzea ere lagungarria suertatu zaigu gaur egungo ikaskuntza prozesurako.
Adibidez, informazioa, argazkiak eta datu interesgarriak biltzeko programa
berria, Glogster.
Ezagutza hauek guztiak barneratzeko meditazioaz baliatu
gara. Horretarako, musika, soinu eta nota sinfonikoak erabili ditugu, besteak beste “Ludovico
Eunadi”, “For seasons” …
Frederick arratoiaren istorioa sinbolikoki adierazi digu
irakasgai honen bidez barneratu dugun mezua, hau da, guztiok zerbait
porturatzeko gai garela eta bakoitzaren lana desberdina izan arren balio
berdina dauka.
Eskola 2.0-n murgildu gara eta aztertu dugu nola
teknologiak mundu globalan izan duten eragina. Gizarte informatizatu honetan
duten garrantzia eskolak islatzen da, eragin handia izanda. Baita ere
konpetentzia digitalen definizioa ulertu ahal izan dugu eta nola landu.
Teoriaren aurkezpena egiteko programa berria aurkitu dugu
PREZI-A, ikaragarriak diren aurkezpenak sortzeko modu interesgarria benetan!
Amaitzeko, gure proiektuaren aurkezpena egiten dizuegu.
Espero dugu disfrutatzea!
MAGISTEKNO