2012/05/17

AZKEN SARRERA


Azkenengo sarrera honekin gure blog-etik ibilbide bat egin nahi dizuegu, ikasturte honetan zehar bizi eta ikasitako esperientziak aztertuz.
Lehenengo, Mundu Birtual honetan murgiltzeko Blog-aren diseinua egiten ikasi behar izan genuen proiektu honi forma eman ahal izateko.
Teknologia Berri hauen berri izatea ezinbestekoa izan da Hezkuntzarako behar dugun prestakuntzarako. Gaur egun Hezkuntzan duten garrantzia dela eta irakasle bezala prestakuntza teknologiko hau izatearen beharrean aurkitzen gara.
Sarean aurkitzen diren hainbat baliabideen erabilera ezagutzea ere lagungarria suertatu zaigu gaur egungo ikaskuntza prozesurako. Adibidez, informazioa, argazkiak eta datu interesgarriak biltzeko programa berria, Glogster.
Ezagutza hauek guztiak barneratzeko meditazioaz baliatu gara. Horretarako, musika, soinu eta nota  sinfonikoak erabili ditugu, besteak beste “Ludovico Eunadi”, “For seasons” …
Frederick arratoiaren istorioa sinbolikoki adierazi digu irakasgai honen bidez barneratu dugun mezua, hau da, guztiok zerbait porturatzeko gai garela eta bakoitzaren lana desberdina izan arren balio berdina dauka.
Eskola 2.0-n murgildu gara eta aztertu dugu nola teknologiak mundu globalan izan duten eragina. Gizarte informatizatu honetan duten garrantzia eskolak islatzen da, eragin handia izanda. Baita ere konpetentzia digitalen definizioa ulertu ahal izan dugu eta nola landu.
Teoriaren aurkezpena egiteko programa berria aurkitu dugu PREZI-A, ikaragarriak diren aurkezpenak sortzeko modu interesgarria benetan!
Amaitzeko, gure proiektuaren aurkezpena egiten dizuegu.
Espero dugu disfrutatzea!
MAGISTEKNO

No hay comentarios:

Publicar un comentario