2012/03/16

Zer da konpetentzia digitala?

Nola landu TICen bidez eta eskola konpetentzien bidez?

Lehen, XIX. eta XX. mendean:
  - Eskola industrializatuta zegoen.
  - Liburua eskolako materialen oinarria zen.
  - Irakaslea hezkuntzaren protagonista zen.

Gaur egun, XXI. mendean:
  - Alfabetizazioa.
  - Zer irakatsi? Irakasleak ikasi beharko dute informazioa bilatzeko baliabide digitalak erabiltzen. Informazioa baliagarria izan behar da geroago ezagutza esanguratsuan bihurtzeko. Horrekin batera gaitasun asko landuko dira. Konpetentzia digitalen bidez eraikitako ezagutza azaltzeko, kritika egiteko eta balore berriak lantzeko lagungarria izango da.
  - Metodologia: 1- Jardueretan lortutako informazioa erlazionatu beharko du aurreko ezagutzekin. 
                          2- Metodologia konstruktibista erabili. 
                          3- Lan kolaboratzailea bultzatu. 
                          4- Askotariko materiak didaktikoak.

Adibidez: Wikiak_Talde lanak ahalbidetzeko. 
                Blogak_Egunerokoak, albisteak… 
                Foroak

Oso garrantzitsua da nola erabiltzen diren interneten dauden baliabide guztiak, informazio baliagarria aurkitzeko.


Saioarekin amaitzeko erlaxatzeko ariketa musikala egin dugu.

2012/03/15

Albistea egunkarian

Gaur klasean Alaitzek egunkarian aurkitu duen albiste bat irakurri digu eta bere iritzia gurekin elkarbanatu nahi izan du. Ondoren, denok komunean jarri dugu gure iritzia. Hauek izan dira landutako puntuak:
      - Gurasoek eredu izan behar dira haurrentzat, ezin dute zerbait esan edo agindu haiek egiten ez dutenen.
      - Kreatibitatea landu behar da eskolan eta etxean.
      - Planteatzen diren arazoen aurrean batzuetan gauzak inprobisatu behar dira, ezinezkoa da dena nolakoa den jakitea eta momentu bakoitzean nola jokatu behar den jakitea. Beraz, kaosa ulertu beharko dugu, hortik aurrera eraikitzen hasteko.

2012/03/09

Eskola 2.0


Manual electrónico:
Introduccion a la metodología educativa
        1.La sociedad de la información, las tecnologías y la educación.
        2.La tecnología educativa como disciplina pedagógica.

5-6 HITZ GAKO

Gizartea
Informazioa
Globalizazioa
Nonahikotasun teknologikoa
Teknologia digitalak
Hezkuntza teknologia
Diziplina anitza

GALDERAK

Garrantzitsuagoa al da teknologia berrien edapena ala oinarrizkoa den alfabetizazioa mundu osoan zehar lortzea?

Nola erabili Hezkuntza Teknologikoa?

ZER BEHAR SORTZEN DIRA? (SINTEXIA)

Gaur egun bizi garen informazio-gizartean gero eta garrantzia handiagoa du garapena. Globalizazioa dela eta, mundu osoan zehar garatzen doaz teknologia berriak, baina oraindik diziplina eta gizarte guztietara ez da berdin ailegatu. Munduko biztanle guztiei berdin asetzea eta teknologia berrien erabilera zuzena eta denontzat sustatzea da helburu nagusia. Irakasleen prestakuntza nolakoa izan behar den argi geratu behar de horretarako. Beraz, adostasun eta erreferentzia batzuk eduki behar dira teknologia berriak nola erabili eta nola bideratu jakin ahal izateko, hau da, egokitzapena egon behar da. Beste aldetik, Hezkuntza teknologikoa duen garrantzia gaur egundo hezkuntzan argitu beharrekoa da.

2012/03/08

Frederick by Leo Lionni

Frederick-en istorioa kontatzen duen ipuina irakurri dugu klasean, eta konturatu gabe arratoi txiki honen istorioan ezkutatuta dauden gauza garrantzitsu asko erakutsi digu. 

Hona hemen istorioa bideo batean,
Gustatzea espero dugu!



2012/03/02

Meditazioa

Gaur klasearen amaieran musika jarri digu Alaitzek meditazioa egin dezagun. klaseko edozein lekutan kokatu eta begiak itxi ditugu musika lasai entzuteko. Amaitu denean gure ingurukoekin elkartu gara sentsazio eta sentimenduak konpartitzeko. Lasaitasuna, Logura eta Poztasuna izan dira sentimendu naguziak eta praktika oso polita izan dela uste izan dugu denak.

2012/03/01

Glogster (poster birtualak)

Badakizue zer den glogster?? Ez?? Guk ere ez genekien  gaurko klaserarte. Glogster poster birtualak sortzeko web orrialdea da. Baina  ez pentsa poster normalak direnik, argazki sekuentziak, musika, edota bideoak izan ahal dituen posterra dira!!!! 
Pentsa zenbat aukera!!

Guk gure taldearen aurkezpena egiteko erabili dugu eta primeran doa proiektua. Milaka kolore eta irudi jarri ditugu, baina ez dugu oraindik bukatu ez dugulako guztiz ondo maneiatzen , gau ezagutu baitugu tresna hau. 
Amaitzen dugunean BLOG-era igoko dugu gure SUPERPOSTERRA!!

 Hurrengorarte!!!!