PROIEKTUA

Jueves 15 de marzo de 2012


Gaur proiektuari buruzko ideiak antolatzen hasi gara. Ez daukagu ezer zehatzik finkatuta, baina bai ideia batzuk buruan. Proiektua, sare sozial baten inguruan gauzatu nahi dugu, bertan guraso zein ikasleei aukera emanez beraien ideiak, sentimenduak, pentsamenduak...besteekin elkartrukatzeko. Horren bidez, nolabait besteenganako hurbiltasuna lortuz.

4 comentarios:

  1. 2012ko Apirilak 18 azteazkena:
    Opor ostean, lan egiteko gogoarekin etorri ginen laurok...hainbat egun izan ondoren proiektuak era batera edo bestera bideratzeko, guztion arteko ideia trukaketa aurrera eramaten hasi ginen. Ados jarri ginen sare sozial bezala Facebbok-a aukeratuz eta Faccebook pertsonal bat egin genuen. Ala eta guztiz ere, bakoitzak ideia ezberdin ugari izan genituenez, azkenean Facebook-era bakoitzari interesgarriak iruditzen zitzaizkion video, informazio, dokumentu...igoko genuela pentsatu genuen, guztia hezkuntzaren arloaz lotuta.

    ResponderEliminar
  2. 2012ko Apirilak 24 azteartea:
    Gaur taldekideok batu gara, Facebook-era igondako guztia komunean jartzeko eta aldaketa egin behar izanez gero egiteko. Guztion artean apaindu dugu eta bakoitzat beste taldekoei egindako lanaren zergaitiak azaldu genituen. Horrekin batera gauza gehiago gehitu genuen eta aurkezpenerako prestaketekin hasi ginen. Lana bukaturik aurkezpenaren egunerako prestatzen hasi ginen.

    ResponderEliminar
  3. 2012ko Maiatzak 4 osteguna:
    Gaur aurkezpena eduki dugu, eta espero genuen bezala irten da. beste gelako kideei gure proiektuaren helburu eta aktibitateak azaldu dizkiegu, eta ondoren gure sare sozialean parte hartzeko aukera ema diegu, horrela Facebook-a gutxinaka aberastuz eta bakoitzak bere ideia eta ezagutzak besteoi eskaini ahal izateko.

    ResponderEliminar
  4. TALDEKO HAUSNARKETA:
    Irakasleak lana proposatu zigunean, oso galduta sentitu ginen, ez genekien zein gai aukeratu, ez zelan buruta ezta nondik hasi...baina taldean jarri eta ideiak elkartrukatzen hasi ginenean, geroz eta ideia gehiago izaten hasi ginen. Proiektuari forma ematen hasi ginenean ere, nahiko urduri ibili ginen, ez genekielako nola planteatu eta gure planteaketa egokia izango zen. Beraz orokorki proiektua gauzatzen joan garen heinean, duda, urduritasun eta ez jakintasun asko sortu zaizkigu. Horrek taldekideon arteko arazoak sortarazi dizkigu, baina beti era zibilizatu batean konpondu ditugularik. Nahiz eta hasiera batean guztia hau era negatibo batean ikusi, proiektua guztiz bukatu eta aurkeztu genuenean, gure pentsamendu eta sentimenduak aldatu egin ziren. Hasieran sortutako ez-jakintasun hori, jakintzan bihurtu zen, hau da, sare sozialen erabilera ezberdinak barneratu genitue, gauzak egiteko modu ezberdinak ikasi genituen eta proiektu aurrera eramateko ideia eta planteamentu ezberdinak barneratu. Hori guztiak oso baliagarria iruditu zaigu, teknologia berriak erabiltzerako orduan, arazoak eta zalantzak sortu zaizkigulako hauek erabilzten genituen heinean, baina ahaleginaren bidez, hauei konponbidea aurkitzen ikasi dugu. Taldekideon artean sortutako eztabaidei ere, alde positiboa bilatu diogu gertakari horien bidez, taldeka lan egiten ikasi dugulako eta bakoitzaren ideia eta pentsamenduak gehiago errespetatzen ikasi dugulako. Laburbilduz, lana oso baliagarria iruditu zaigu gure teknologia berrian inguruko ezaguutzak gehiago indartu eta garatzeko eta baita ere gure garapen soziala indartzeko, bai taldekideekin baita sare sozialean parte hartu duten guztiekin.

    ResponderEliminar