POSTPROGRAMA

Gaur egun, teknologia berrien erabilera geroz eta gehiago barneratzen hasia da gure eguneroko bizitzan. Gu, gutxi gora-behera teknologia berrien garaian jaioak gara, baina egia esan, teknologia berriak beti daude aurrerapenetan eta horregatik denok egon behar gara prest, honen aurrean agerturiko gauza eta ideiak berriak onartzeko eta aurrera eramateko. Arrazoi hauengatik, ikasgai hau oso egokia iruditzen zaigu gaur egungo etengabeko aldaketetan sartuta egoteko, teknologiak mundua aldatzen ari direlako, eta guk irakasle  berriak  bezala eguneratuta egon behar gara.
Lehen egunean, irakasleak blog-ari buruz hitz egin zigun. Hasieran,  honi buruz geneukan informazio oso murritza zen. Irakasleak taldeka blog-a egiteko proposatu zigunean, harrituta eta galduta aurkitu ginen, ez baikenuen ulertzen tresna digital honen erabilera. Tresna honekin lan egiten hasi  behar izan genuenean deskonfiantza sortu zitzaigun baina irakaslearen jarrera positiboari eta jarritako gogoei esker, gure ziurgabetasuna ahuldu eta jarduerak egiten joan ahala, pixkanaka  hauekin oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu. Eta honen bidez, metodo  eraginkor eta aktiboa dela ikusi dugu, sarearen bitartez besteekin elkarlanean haritzeko.
Klase batzuen ostean,  erlaxazioa landu genuen.  Irakasleak bideo bat ezartzen zuen non honek musika lasai eta suabe bat zekarren. Beraz, ikasle  bakoitzak bere espazioa aukeratzen zuen, posizio egoki eta erlaxatu bat aukeratuz, bideoa ikusterako orduan. Erlaxazio metodo hau oso baliagarria iruditu zaigu, gugan izan duen eraginaren ondorioz, umeengan izan ahalko zuen garrantzia ikusi ahal izan dugulako. Erlaxazioa egin ondoren, gorputza lasai eta pisurik gabe geratzen zitzaigun ondoren lan egiteko eta kontzentratzeko gogoa sustatuz. Beraz, metodo egoki eta polita iruditu zaigu guztiok praktikatu  ahal dugularik.
            Proiektuei dagokienez, oso lan bitxiak, orijinalak, eta interesgarriak iruditu zaizkigu denak. Gai eta ideia ezberdinen bilketa izanik, metodo ezberdinak erabili ditugu hauek aurkezteko. Gainera gure ustez, gai guztiak, osagarriak izan dira, denak nolabait erlazionatuta baitzeuden teknologiako gaiei buruzkoak zirelako. Beraz, lan eta aurkezpen hauen bidez, teknologia berrien ikasgaia primeran jorratu dugula uste dugu, modu eta jarduera ezberdinak erabiliz era motibagarri eta dibertigarri batean. 
            Beste alde batetik, interneteko tresna asko ezagutu eta erabiltzen ikasi ditugu. Adibidez; GLOGSTER. Honen bidez, interneten posterrak egiten ikasi dugu eta hau, oso baliagarria ikusi dugu, etorkizunean umeekin erabiltzeko. 
            Bukatzeko, oso gustura aritu garela esan behar dugu eta horrez gain gure aurre ezagutzak gehiago garatu eta ezagutza berriak barneratu ditugula esan dezakegu. Gainera, teknologia berriek hezkuntzan duten eraginaz ohartu gara eta horrela gure etorkizuna beste modu eta perspektiba batetik ikusi dugu. Beraz, eskerrik asko denagatik,  ikasgaia hau ez baitugu inoiz ahaztuko!!!  
ANDER VILARIÑO            HENAR YERRO 
GISELA SALCES                 JESSICA ZABALETA

No hay comentarios:

Publicar un comentario